XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortaz, gizon horrek bera ere ofenditu du.

Mahaitik altxatzen da eta esaten dio ezezagunari: - Jauna, esango al didazu zergatik begiratzen diezun horrela emakume hauei? Ez begiratu gehiago, mesedez!.

- Alde hemendik!- esaten dio gizonak.

- Kontuz ibili, jauna - esaten dio Signolesek oso haserre -. Azkenean haserretu egingo nauzu.

Gizonak hitz itsusi gogor batez erantzuten dio.

Hitz itsusi horren oihartzuna jatetxeko bazter guztietara heltzen da.

Pertsona guztiak isilik geratzen dira eta hara begiratzen dute.

Borroka egingo dute Segundu batzutan isiltasuna da nagusi.

Baina segundu batzu geroago zarata gogor batek isiltasuna urratzen du.

Signolesek zaplasteko bat eman dio aurpegian gizon ezezagunari.

Gizon batzu borroka gelditzera altxatzen dira.